Volver al índice; Back to index
Euskera (Vasco)
Printze Txikia

Hauxe da neretzat munduko paisaia ederrena eta tristeena. Aurreko orrialdeko paisaia ber-bera duzue, baina berriz marrazkitu dut zuei ondo erakusteko. Printze txikia hementxe agertu zen lehenengoz lur azalean, eta hementxe desagertu gero. Begira iezaiozue arretaz paisaia honi, egun batez Afrikako basamortura joaten baldin bazarete ezagutuko duzuela zihur izateko. Sekula hortik pasatzen bazarete, ez arin bil, otoi, egon zaitezkete istant bat izarraren pean! Haur bat hurbiltzen baldin bazaizue, irri egiten badizue, urrezko ileak baldin baditu eta zuen galderei ez ba die erantzunik ematen, berehala igarriko duzuen nor den. Eta zintzo izan zaitezte! Ez nazazuen luzagoz tristerik utz: idatz iezadazue lehen bait lehen, berriz itzuli dela jakin arazteko...